Iñigo Antsorregik bere lehen eleberria aurkeztuko du

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 25a, 11:00

Iñigo Antsorregi.

Iñigo Antsorregi Dierezek (Azkoitia, 1993) bere lehen eleberria idatzi du, eta datorren asteazkenean aurkeztuko du, otsailak 27, Donostiako Parte Zaharreko Elkar dendan, 11:00etan.

Katu beldurrezko eleberria idatzi du azkoitiarrak, Iñigo Dierez izen artistikoarekin sinatua. Bere sare sozialetan azaldu duenez, «emaitzarekin oso pozik» dago, eta gaineratu du asko eskertzen diela Xabier Mendigureni eta Elkar argitaletxeari, bere alde egindako apustuarengatik.

Hainbat obratako gidoiak ere idatzi izan ditu Antsorregik: besteak beste, Zurrunbiloa eta Pisu ez partekatua antzezlanetako gidoiak idatzi ditu, eta ETB3 kateko 3zpa4 saioko gidoilarietako bat da egun.
 

Hona hemen Katu nobelaren azala:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide