Martxoak 1, ostirala:
16:00etan, ikastetxeetako umeen kalejira.
17:00etan, herriko plazan, umeentzako merienda.
17:00etan, herriko plazan, umeentzako dantzaldia Oihan Vegarekin.
21:30etik 23:30era, Elkargunean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Mozorro Lehiaketa eta Disko Festa DJ Xabi Fest-ekin. Udalak jakinarazi duenez, sariak egongo dira.
Martxoak 2, zapatua:
12:00etan, Txalkor Txistulari Taldearen kalejira.
13:00etan, Udal musika bandaren eta Bizkargi Musika Eskolako banda txikiaren kalejira.
16:30ean, zumba festaren kalejira eta ondoren, herriko plazan, zumba emanaldia.
18:00etan, Kantu Kolore haur berbena.
19:30etik 20:30era, herriko plazan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia.
22:30ean, herriko plazan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia.
00:00etan, herriko plazan, mozorro lehiaketaren sari banaketa.
Oharra: mozorro lehiaketan parte hartzen dutenek, 19:30etik 20:30era, eliz ataritik pasa beharko dute. Tabernak ikustera 20:30etik aurrera pasatuko dira epaimahaikideak.