Autodefentsa saioa zapatuan, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 21a, 09:46

Autodefentsa ikastaroa. (Argazkia: Udala)

Azkoitiko Anaitasuna Kanku elkarteak hileroko autodefentsa ikastaroa eskainiko du zapatuan, otsailak 23. Azkoitiko Udalak emakumeak ahalduntzeko asmoz antolatzen dituen ekimenen barruan eskainiko dute doako saioa, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du.

Ikastaroa Elkargunean izango da, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, hilero eskaintzen du saio bat, eta formakuntza fisikoa zein mentala lantzen da. Era berean, teoria eta prestakuntza fisikoa uztartzen dira, eskoletan ikasten dutena emakumeentzat ahalik eta baliagarriena eta eraginkorrena izan dadin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide