Urrategi auzora joateko sarrera berria, irekita

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 20a, 11:09

Urrategi auzorako sarrera berria.

Urrategi auzora joateko sarrera zaharra itxi dute, eta berria irekita da.

Bide berria Gurutze Gorriko aurreko biribilgunetik barrena izango da, Lidl dendaren eta Ugarte baserriaren arteko errepidetik. Herenegun, asteazkena, egin zen aldaketa, bide zaharra itxiz.

Aldaketak, batik bat, segurtasunarekin du lotura. Bide zaharrak Zabale baserriaren ondotik zuen sarrera eta Zumarraga aldetik zetozen ibilgailuek Elgoibarko errepideko biribilguneraino zeukaten joan beharra bira hartzeko. Oraingo errepideak segurtasuna eta erosotasuna hobetuko ditu. Urbanizazio lanak Lidl kateak ordaindu ditu, hala adostu zutelako Udalak eta konpainiak, supermerkatu berria kokatzeko lursailak saldutakoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide