'Tierra de Dios', 'Stubby' eta 'Bajo el mismo techo' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 20a, 09:27

Datorren asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian: 'Tierra de Dios', 'Stubby' eta 'Bajo el mismo techo'. Zapatuan, otsailak 23, ez da film emanaldirik izango, 'Go!azen 5.0' ikuskizuna izango delako.

Aste honetako zine forumaren tartean 'Tierra de Dios' izango da; ostiralean 22:00etan eskainiko dute filma. Zapatuan ez da film emanaldirik izango, 'Go!azen 5.0' ikuskizuna dela eta. Igandean, 17:15ean, 'Stubby' haurrentzako filma izango da ikusgai, eta 19:30ean, 'Bajo el mismo techo' emango dute. Astelehenean —ikuslearen eguna—, berriz ere 'Bajo el mismo techo' filma eskainiko dute, 20:00etan. Ikusi asteburuko filmen aurrerapen bideoak:

'Tierra de Dios' filma:

 

'Stubby' filma:

 

'Bajo el mismo techo' filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide