Oraindik gelditzen dira 'Go!azen 5.0' ikuskizunerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 19a, 11:25

Go!azen 5.0 ikuskizuna (Argazkia: Glu glu)

Atzo, astelehena, ilara luzea egin zen Baztartxo Antzokiko leihatilan zapatuan izango den 'Go!azen 5.0' ikuskizunerako sarrerak erosteko. Udalak jakinarazi du bi emanaldietarako sarrerak gelditzen direla.

Zapatuan, otsailak 23, Baztartxon izango den 'Go!azen 5.0' ikuskizunerako sarrerak jarri zituzten saltzen antzokiko leihatilan. Halere, ez ziren sarrera guztiak saldu, eta gaurtik aurrera Udaleko kultura sailean erosteko aukera izango da. 17:00etan eta 19:00etan izango dira bi emanaldiak, eta Udalak jakinarazi du bi saioetarako sarrerak gelditzen direla. Sarrera bakoitzaren prezioa sei eurokoa da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide