Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak batzar orokorra egingo du zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 19a, 10:14

Plaza Ondo elkarteko kideak.

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du, datorren zapatuan. Bi deialdi egin dituzte: lehena, 16:30ean izango da, eta, bigarrena, 17:00etan.

Eguneko gai zerrendan honako puntu hauek izango ditu hizpide Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak:

  • 2018ko batzar orokorreko akta onartzea.
  • 2018ko ekintzen berri ematea.
  • 2018ko diru kontuen azterketa eta onartzea.
  • 2019rako ekintza planaren berri ematea eta onartzea.
  • 2019rako aurrekontuen azterketa eta onartzea.
  • 2019ko kuota onartzea.
  • Galde-erantzunak.

Amaieran, urteroko ohiturari jarraituz, opariak zozkatuko dituzte batzarrean parte hartzen duten guztien artean. Jakinarazi dute, gainera, kontuei buruzko informazioa elkartearen bulegoan eska dezaketela bazkideek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide