Soma Cult eta Patta protagonista izango dira datorren zapatuan, Matadeixen. 22:30etik aurrera, kontzertu bana emango dute taldeak eta bakarlariak. Soma Cult taldea 2017 urte bukaeran jaio zen, eta 60ko eta 90eko hamarkadetako doinuak dituzte erreferentzia bere abestietan. Psychodelia, popa eta grungea nahasten dituzte. Pattak Matadeixeko giroa goxatuko du zapatu gauean.