Mendiko eski irteera antolatu du Anaitasunak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 18a, 13:55

Datorren astebururako, otsailak 23-24, Pirinioetako Petrechema (2.271m) eta Gamueta (2.324m) mendietara eski irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak.

Izena eman nahi duenak whatsapp mezu bat bidali beharko du 605 711 302 telefono zenbakira. Irteera zapatuan, otsailak 23, 09:00etan izango da, Aizkibel liburutegiaren aurrean. Irteera 60 euro ordaindu beharko da, eta Anaitasunako bazkideek, 50 euro.

Elkarteak gomendatu du federatua izatea komenigarria dela, eta ohartarazi du Anaitasuna ez dela ezeren erantzule egingo.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide