Anaitasuna Kakutek emaitza hobeagoa lortuko zuela uste arren, lehia estua izan zen. Héctor Sánchezek partida irabazi bazuen ere, Ion Kuendek galdu egin zuen. Aníbal Fernándezek eta José Joaquín Larrañagak berdindu egin zuten. Fortuna da orain sailkapeneko liderra, eta puntu erdiko aldearekin bigarren postuan dago Anaitasuna Kakute. Datorren zapatuan jokatuko dute berriro elkarren aurka, Donostian.
Hirugarren mailako taldea 0-4 nagusitu zen Goierriren aurka, Urretxun. Juan Carlos Valor, Imanol Larrañaga, Gaizka Alberdi eta Denis Valor aritu ziren lehian, eta zazpigarren daude sailkapenean zortzi punturekin. Datorren astean Arrasateren aurka jokatuko dute. Bederatzigarren daude sailkapenean, zazpi punturekin.
Horrez gain, aipatu baita ere Héctor Sánchezek eta Aníbal Fernándezek Urretxuko XX. Eire Bankoa Torneoan lortutako emaitza onak. Hainbat kanporaketetan aurrera egiten ari dira, partida onak jokatuz.