Korrikalari azkoitiarrak txapeldun Gipuzkoako Eskolarteko Krosean

Maxixatzen.eus

Azkoitiko neska-mutilak entrenatzaileekin. (Argazkia: Xeye)

Azkoitiko neska-mutilek taldekako zein banakako txapelketak irabazi zituzten atzo, igandea, Legazpin.

Kimuen mailako Xabier Munibe Ikastolako neska-mutilek Gipuzkoako Eskolarteko Kros Txapelketa irabaztea lortu zuten atzo, otsailak 17, Legazpin. Taldeka bezala, banaka ere emaitza onak lortu zituzten azkoitiarrek. Jone Sudupek eta Ametz Sudupek txapela jantzi zuten banaka, eta Ioritz Azkoitia hirugarren sailkatu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide