Mujika eta Aizpurua nagusi Udazkeneko Txapelketaren finalean

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 16a, 15:01

Finalistak, antolatzaileekin. (Argazkia: Txerloia Tenis Kluba)

Gaur goizean jokatuko dituzte Txerloia Tenis klubak antolatutako Udazkeneko Txapelketaren finalak. 12:00etan hasiko dira partidak, Txerloiako tenis pistetan.

Final nagusian Inko Mujika legorretara nagusitu da Mikel Landa azpeitiarraren aurka. 2-6, 6-3 eta 6-2 irabazi du Mujikak Landaren aurka. Quick finalean, berriz, Eneko Etxaniz azkoitiarrak ezin izan du irabazi Jon Aizpurua zarauztarraren aurka. 4-6, 6-3 eta 7-5 emaitzekin amaitu da Quick mailako finala.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide