Eguraldi iragarpenak beteta, Noah, Trukebai, Pitxin, Munibe, Maina, Yoko Kirolak, Lirain, Izpi, Arantxa, AIngeru, Aitzaki eta Arrospide saltokiek postu bana jarri dute, Balda Plazan. Eguzkiak lagun, ehundaka herritar posturik postu ibili dira gustuko dituzten prudktuen bila. Azokak «harrera ona» izan du Herrixen Elkarteko Sara Rodriguez teknikariaren iritziz. Herritar batek baino gehiagok esan diete postuetako langileei kalera irtetea «ideia ona» izan dela. Herrixen Elkarteak balorazio «positiboa» egin du, eta azaldu du «denda txikien aldarrikapena» ari dela izaten azoka.
Arratsaldean, pailazoak eta zumba
Musika ere protagonista izan da arratsaldean, Balda Plazan. 16:30ean, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izan da Baldan bertan jarri duten agertokian, eta 18:30ean zumba saioa egin dute. Giro polita sortu da herrian Herrixen Elkartearen eskutik.
Arratsaldeko argazkiak: Herrixen