Udala Jandonianiz plaza berritzeko lanak egiten hasi da. Plazaren azpian dauden garajeetara ura sartzen zen, eta hori ekidin asmoz hasi ditu lanak. Lanak aprobetxatuz, Udalak plazako argiteria eta hiri altzariak berrituko ditu.
Halaber, orain dauden zuhaitzak «atera» eta «beste gune batean landatuko» dituela azaldu du. Asua BG ari da lanak aurrera eramaten, eta lanen kostua 41.667,55 eurokoa da —BEZa barne—.