'Go!azen 5.0' ikuskizunerako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 14a, 12:51

'Go!azen 5.0' ikuskizunerako sarrerak datorren astelehenean, otsailak 18, jarriko dira salgai. Baztartxo Antzokiko leihatilan eskuratu ahalko dira sarrerak, 18:00etatik 19:30era bitartean. Sarrerak zenbakituak izango dira eta bakoitzak gehienez sei sarrera hartu ahalko ditu.

Sarrerak ez balira agortuko, hurrengo egunetik aurrera, otsailak 19, Udaleko Kultura sailean salduko dira. Sarrera bakoitzaren prezioa sei eurokoa da. Go!azen 5.0 musikala otsailaren 23an aurkeztuko da Baztartxon. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 17:00etan eta bestea, 19:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide