Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 14a, 11:00

Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte.

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, otsailak 14:

Atraskua: txapinoia eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txorizo egosia.

Etxe-Aitz: txistorra eta patatak ali-oli eran.

Koxka: haragi bolak, txanpinoiak eta abar. 

Latz: patata tortilla, etxeko pizza eta arrain pastela.

Tta-kun: oilaskoaren eta gaztaren hanburgesa eta urdaiazpiko egosiaren, atunaren eta mahonesaren biribilkia.

Zurt: solomoa piper gorriekin eta urdaiazpikoaren, gaztaren, piper gorrien eta tomate frijituaren piononoa.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide