Guztira hiru etapa burutu beharko dituzte Alesonek eta Oñederrak. Lehen etapan 41,5 kilometro egingo dituzte, bigarren etapan 39,85 kilometro eta azken etapan 38,63 kilometro. 4.400 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute bi azkoitiarrek.
Castello probintzian jokatuko da lasterketa eta bederatzi herri zeharkatuko dituzte. Castello hiritik abiatuko da lasterketa eta Morellan izango du helmuga. Pyrenees Stage Run mendi lasterketan bigarren postua lortu zuten Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak.