Kataluniako buruzagi independentistei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo du Gure Esku Dagok

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 12a, 11:00

Kataluniako egoera salatzeko elkarretaratzea. (Argazkia: Maxixatzen)

Gaur , otsailak 12, Azkoitiko Gure Esku Dagok elkarretaratzea egingo du Kataluniako politikari independentisten aurka hasi duten epaiketa salatzeko.

19:00etan, herriko plazan egingo dute politikari kataluniar independentistei babesa adierazteko kontzentrazioa. Azkoitiko Gure Esku Dagok elkarretaratze deialdiari babesa adierazteko deia egin die herritarrei, eta kontzentrazioan parte hartzeko eskatu du. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide