Kontzejupea pentsiodunen bilgunea izan da beste astelehen batez

Maxixatzen.eus

Dozenaka lagun bildu dira gaurko elkarretaratzean. (Argazkia: Maxixatzen)

Astelehenero egiten duten moduan, gaur ere 12:00etan dozenaka lagun elkartu dira Kontzejupean. 

Gaur, euriarengandik ihesi, Kontzejupean egin dute elkarretaratzea, herriko pentsiodunek. Gaur ere Pentsio duinen alde zioten karteltxoak eskuetan hartuta bildu dira herritarrak pentsio «duinen» alde protesta egiteko. Datorren astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide