Zaldei proba, luzea, 233 lasterkarik bukatu zuten, eta helmugara azkarren Imanol Larrañaga Larrañaga azkoitiarra iritsi zen, bi ordu, hamahiru minutu eta 48 segundoan proba eginda. Bigarren sailkatuari minutu bat eta 21 segundoko aldea atera zion azkoitiarrak. Irteera eta helmuga Zestoako herriko plazan izan ziuen probak, baina bitartean 26 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuen.