Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako Bertso Astea atzo hasi zen Azkoitian. Herritar askok tabernaz taberna atzetik jarraitu zieten Andoni Egaña eta Nerea Ibartzabal bertsolariei. Tabernen ezaugarriak, tabernetako bezeroak, euren arteko adar jotzeak eta gaur egungo gaiak izan zituzten hizpide bertsoetan Ibartzabalek eta Egañak. Trikitilariek lagunduta, giro ona izan zen kalerik kaleko saioan, eta azkoitiarrek gozatu ederra hartu zuten.