Otsailaren 23an, zapatua, bost orduko ikastaroa eskainiko du Euskadiko Automobilismo Federazioak, Elkargunean. Jorge del Cid gidariak eta Nacho Manero Nafarroako Automobilismo Federazioko zuzendari teknikoak emango dute ikastaroa.
Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute saioa, eta arratsaldean, 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea doan izango da, baina jakinarazi dutenez plazak mugatuak dira. Informazio gehiagorako cursillo.copilotos@gmail.com helbide elektronikoa zabaldu du antolakuntzak.