Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 7a, 13:18

Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Gaur, gainera, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin, bertso poteoa izango da 19:00etan, plazatik abiatutaErniarraitz Bertsozale Elkarteak beste urte batez antolatu du Bertso Astea, eta Azkoitian gaur hasiko dute lau egunetarako prestatu duten egitaraua. Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, otsailak 7:

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, gisatua eta ogia tomatearekin.

Etxe-Aitz: foie grasa marmeladarekin eta urdaiazpikoaren kroketak.

Latz: txanpinoien nahaskia, piper beteak eta arrain pastela.

Tta-kun: mingaina eta txistorra.

Zurt: atunaren nahaskia eta oilaskoaren, tipularen eta piperraren hostopila.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide