Urteko lehen kontzertua emango du igandean Azkoitiko Udal Musika Bandak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 9a, 09:55

Musika Bandak Baztartxon eskainiko du urteko lehen kontzertua.

Datorren igandean, otsailak 10, Azkoitiko Udal Musika Bandak urteko lehen kontzertua emango du, Baztartxo Antzokian. Aurrez, kalejira egingo du musika bandak, eta 12:30ean kontzertua emango du Baztartxo aretoan.

2019. urteko lehen emanaldia eskainiko du musika bandak, datorren igandean. Carlos Muñoz Azkoitiko Udal Musika Bandako zuzendariak gidatuko du kontzertua, eta hainbat abesti eskainiko dituzte. Besteak beste, Sangre de artista, El sitio de Zaragoza, A ti... Manué, Los esclavos felices, Televisión showcase eta Estando contigo abestiak joko dituzte Baztartxo Antzokiko agertokian. Kontzerturako sarrera doan izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide