Hafsa Fenehara azkoitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko 'Ur handitan' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 6a, 11:10

Hafsa Fenehara Ouerdi.

ETB1eko 'Ur handitan' saioko protagonistetako bat izan zen atzo, asteartea, Hafsa Fenehara Ouerdi azkoitiarra. Xabier Madariaga aurkezleak elkarrizketatu zuen Azkoitiko bizilagun musulmana.

Euskal Herrian bizi diren gazte musulmanekin hitz egin du ETB1eko Ur handitan saioko Xabier Madariaga aurkezleak. Gazte horien artean elkarrizketatu du Hafsa Fenehara Ouerdi azkoitiarra. Euskal Herrira etorritakoan musulmana izateagatik izan dituen bizipenak eta trabak kontatu ditu, besteak beste, Feneharak. Sei urte zituenean iritsi zen Marokoko bere jaioterritik Azkoitira. LHko ikaslea zenean Azkoitiko AEKn ibili zen. Egun, Zuzenbide ikasketak ari da egiten Euskal Herriko Unibertsitatean

Ikusi ETB1k astearte gauean eskaini zuen saioa, osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide