Kide ugariko familientzako aurkezpena egingo du Hirukidek, ostegunean

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 6a, 12:10

Hirukide Euskal Herriko udalerrietan aurkezteko egiten ari diren kanpainaren baitan, Azkoitian izango da bihar, otsailak 7, Elkargunean. Federazioak barrutik ezagutzeko aukera eskainiko dute.

Hirukidek —Kide Ugariko Familien Euskadiko Federazioa— eskaintzen eta egiten dituen zerbitzu eta jardueren berri emango dute bihar, osteguna, 18:00etan, Elkargunean. Halaber, azken urteotan kide ugariko familientzat izandako berritasunak ere azalduko dituzte. Familia ugariek dituzten eskubideak, Hirukideko kideek dituzten abantailak eta Hirukidek eskaintzen dituen zerbitzuak eta jarduera guztien berri emango dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide