Kataluniako auziaren epaiketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Gure Esku Dagok

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 6a, 10:00

Datorren asteartean, otsailak 12, Azkoitiko Gure Esku Dagok elkarretaratzea egingo du Kataluniako politikarien aurka egiten ari diren epaiketa salatzeko.

Otsailaren 12an, 19:00etan, herriko plazan egingo dute politikari kataluniarrei babesa adierazteko kontzentrazioa. Azkoitiko Gure Esku Dagok elkarretaratze deialdiari babesa adierazteko deia egin die herritarrei, eta kontzentrazioan parte hartzeko eskatu dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide