Etxea goitik behera janzten

Babestutako albistea 2019ko mar. 9a, 09:00

Urrategi barne diseinu dendan goitik behera eta detaile guztiak kontuan hartuta janzten dituzte etxeak.

Orain dela 22 urte hasi zuen bidea; aurrena Azkoitian, eta gero Azpeitian. Izan ere, 2007an etorri ziren Azpeitira, Arretxe kalera.

Gaur egun, bi solairuko saltokia dute, iaz gunea handiagotzeko lanak egin baitzituzten. Bertan, pertsonalizatutako sukaldeak, neurrira eginiko armairuk, bainugelak, logelak, haurrentzako gelak, sofak eta abar saltzen dituzte, gustu eta herritar guztientzako pentsatutakoak.

Etxebizitzen erreformak ere egiten dituzte, urte askotan lan egiten ari diren gremioekin, eta horrek erreformak ondo antolatzea eta epeak errespetatzea ahalbidetzen du.

Duela gutxi, gainera, produktuak ikusgai jarri dituzte www.urrategiinteriorismo.com webgunean.

Facebook: Urrategi interiorismo

Instagram: @urrategiinteriorismo

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide