Txapelpunk eta La Furia taldeen kontzertuak, zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 5a, 09:58

Nerea Loron, La Furia taldeko abeslaria. (Argazkia: La Furia)

Datorren zapatuan, otsailak 9, Txapelpunk eta La Furia taldeen kontzertuak izango dira, herriko plazan, 22:30etik aurrera. Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatu ditu bi kontzertuak.

Txapelpunk taldeak Graffiti diskoa aurkeztuko du herriko plazan. Joan den abenduan kaleratu zuen azken diskoa punk estiloko musika sortzen duen taldeak, eta aurkezpen biran murgilduta dabiltza harrezkero Iñigo Arrasate eta bere taldekideak. La Furiak, berriz, 2017an plazaratu zuen Vendaval lana. Musikariak dioenez, «kontzientzia feministarekin egindako rapa» da berea. Punk eta rap estiloko doinuak entzun ahal izango dira, beraz, zapatuan, Azkoitian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide