Otsailaren 3an, igandean, Floreagako garai bateko salestar ikasle ohien festa izan zen, On Bosco jaiak agurtzeko. 12:00etako mezaren ondoren, taldeko argazkia atera zuten. 14:00etan lagun arteko bazkaria egin zuten Hotel Loiolan; 28 lagun elkartu ziren bazkarian.