Negu giroko eguraldia astebururako

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 1a, 15:25

Mendateetan arazoak eragin ditzake elurrak.

Alerta laranja ezarri dute elurragatik bihartik igande eguerdira arte, eta alerta horia izango da zapatuan haizeagatik.

Zapatuan, otsailak 2, alerta laranja ezarri dute elurragatik barnealdean, 500 metrotik gora. Goizaldean, elur maila 600 metro inguruan egongo da, eta goizean zehar 400 metrora jaitsiko da. Elur kota noizbehinka beherago egongo da ekaitz guneetan. Zaparrada txikiak eta ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago egunaren lehen partean. Kantauri isurialdean trumoi eta ekaitzak izango dira, eta txingorra bota lezake. Haizeagatik, berriz, abisu horia ezarri dute, 12:00ak arte. Ipar-mendebaldeko haize boladak 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan ipar-mendebaleko haize boladak 80 km/h ingurukoak izan daitezke.

Igandean, alerta laranja 12:00ak arte izango da martxan. Elur maila 300-500 metro inguruan egongo da; gauean igo egingo da 600 metro ingurura arte. Zaparrada txikiak botako ditu, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertainak. Arratsaldean atertuz joango da barnealdean eta gainerako tokietan gauean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide