'Macbeth' obra ostegunean estreinatuko du Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 5a, 15:30

Iñigo Aranbarri. / Ainhoa Beristain.

William Shakespeareren 'Macbeth' antzezlana moldatu du Alex Gerediaga antzerki zuzendariak, eta Jon Gerediagak moldatu du euskarara. Ostegun honetan, otsailak 7, estreinatuko dute Bilboko Arriaga antzokian. Hamabi aktorek osatu dute lantaldea, eta tartean da Iñigo Aranbarri azkoitiarra.

1606. urtearen inguruan idatzi zuen idazle ingelesak Macbeth, eta gehien interpretatu diren klasikoen artean dago: hamazazpi film baino gehiago egin dira obra ardatz hartuta, eta operara ere eraman dute behin baino gehiagotan. Antzerkian ere, ehunka aldiz antzeztu da traizioari eta handinahikeriari buruzko tragedia hori. Bada, bertsio propioa ontzen aritu da Gerediaga, Bilboko Arriaga antzokiaren eskariz.

BERRIA egunkariak egindako antzezlanaren albistea irakur daiteke loturan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide