Santa eskean irtengo dira herriko hainbat talde

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 4a, 09:06

Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko da Euskal Herriko hainbat lekutan, eta Azkoitian ere izango du oihartzuna. Herriko hainbat talde aterako da, eztarriak sano eta makilak eskuetan, koplak kantatzera.

Azkoitia BHI Ikastetxeko DBH 2. mailako ikasleak 10:30ean aterako dira santa eskera. Floreaga Ikastetxeko DBH4ko neska-mutilak, berriz, herriko kaleetan zehar Santa Ageda eskean ibiliko dira, 11:00etatik aurrera. Eta Xabier Munibe Ikastolako neska-mutilak 16:30ean ikastolako atarira irtengo dira kantura; hainbat kopla eskainiko dituzte 17:00ak bitartean. Emanaldia irekia izango da, eta ikastolak emanaldia zuzenean ikusteko gonbidapena luzatu die ikasleen gurasoei.

11:15ean, ateri baldin bada, Floreaga Ikastetxeko HHko umeak irtengo dira kalera. Haur Hezkuntzako haurrak Ipar kalean behera, eliz atarira, Plaza Berrira eta Herriko Plazara joango dira, eta gero ikastetxera igoko dira. 12:15ean, berriz, LHkoei eta DBHkoei abestuko diete. Ordea, eguraldi txarra baldin bada, eskolako Patio Berdean kantatuko dute eguerdian. Arratsaldean, Floreagako gazteen eta helduen talde bat arituko da kantuan. Gazteak eta Garapena taldeko kideekin batera, 18:45etik 21:00etara jardungo dute Santa Ageda eskean. 

Udaletxera ere joango dira koplak kantatzera, Santa Agedaren harira. 10:45ean, Floreaga ikastetxeko DBH4koak joango dira eta 11:30ean, Azkoitia BHIko DBH2koak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide