Empty Files eta Kvalvika taldeen kontzertuak, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 31a, 18:44

Empty Files.

Otsailaren 8an, ostirala, bi talderen kontzertuak entzun ahal izango dira Matadeixen, 22:30etik aurrera: Empty Files eta Kvalvika.

 

 

Empy Files talde bilbotarraren kontzertua izango da Matadeixen. Rock elektronikoa da euren musika, eta Txufo Wilson musikaria da taldeko buru. Besteak beste, 2017ko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten. Horrez gain, Kvalvika talde eibartarraren kontzertua antolatu du Matadero Ekintzak taldeak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide