Horrez gain, Madrilen bizi den Marta Iraeta irrati esatari azkoitiarra elkarrizketatu dugu. Kepa Alberdi kolaboratzaileak, berriz, Azkoitiko hileta ohitura zaharren inguruko erreportajea landu du. Atal nagusi horiez gain, 2019ko lehen hilabetea argazkietan jaso dugu, Silvia Etxaniz Erniarraitzeko kideak Santa Ageda bezpera gaitzat hartuta bi bertso egin ditu eta Amaia Andreu eta Beatriz Pozo herriko dendarien egoeraz aritu dira. Hileko argazkixe, iritziak, Komunitatien leixue, jolasak, otsaileko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian. Hona hemen azala:
Datozen aldizkariak etxean jaso nahi dituzu? Lagun iezaguzu proiektua sendotzen, eta egin zaitez bazkide!