Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 31a, 13:00

Atraskua tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 31:

Atraskua: urdaiazpikoa txakarekin eta patata tortilla.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: risottoa eta udaberriko biribilkiak.

Latz: urdaiazpikoaren eta gaztaren tortilla, etxeko pizza eta arrain pastela.

Tta-kun: patata minak eta bularkiaren sanjakoboa.

Zurt: txorizo egosia eta onddoen nahaskia.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide