Gazteek egunerokoan euskara erabiltzea eta sare sozialak euskaraz kontsumitu eta sortzea izan da Urtxintxak antolatutako egitasmoaren helburua. Sare sozialetan jarrera egokiak sustatu nahi ditu Urtxintxak eta gazteek horien erabilera egokia egitea. Gainera, lehiaketarekin herri eta eskualde ezberdinetako gazteek elkar ezagutzeko aukera izan dute, gazteen arteko harremanak erraztuz.