Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Rita' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 1a, 10:55

Zapatu arratsaldeko 'Rita' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Honako bi bazkide hauek eskuratu dituzte sarrerak: Jone Martin eta Elena Ibañez. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena hau zen: Begoña Bilbao.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, 19:30ak baino lehen.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi. Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide