Ohiko udalbatzarra egingo da gaur

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 30a, 11:20

Azkoitiko Udala.

Gaur, urtarrilak 30, Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura areto nagusian. Urteko lehen udalbatzarra izango da. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute.

Besteak beste, hizpide izango dituzte Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren Funtzionamendua arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena, Azkoitiko Hirigintza Arauen 4. aldaketan behin betiko onespena eta baratze ekologikoaren esleipenerako eta kudeaketarako araudiaren aldaketaren hasierako onespena. EH Bilduk Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurdietari elkartasuna eta babesa adierazteko mozioa aurkeztuko du.

  • Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren Funtzionamendua arautzen duen Ordenantzaren hasierako onespena.
  • Azkoitiko Hirigintza Arauen 4. aldaketaren behin betiko onespena (3 H.E. San Martin, 24 H.E. San Juan eta 25 H.E. Basarte).
  • Azkoitiko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako Araudiaren aldaketaren hasierako onespena.
  • EH Bildu udal taldeak 2018ko abenduaren 17an aurkezturiko mozioa.
  • Behin betiko onespenen berri ematea.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide