Iban Garatek aurkeztuko du 'Egun On Euskadi' saioa

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 29a, 12:50

'Egun On Euskadi' ETB1eko eguneko albistegia aurkeztuko du aurrerantzean Iban Garate aurkezle azkoitiarrak. Atzo, astelehena, egin zuen lehen saioa.

Albistegia astelehenetik ostiralera eskainiko dute Euskal Telebistaren lehen katean, 09:00etatik 11:00etara. Aurkezle azkoitiarrak eguneko berri nagusien kontakizuna, analisia eta gaurkotasunarekin lotutako elkarrizketak egingo ditu. Garatek aurkeztutako lehen atala osorik ikusteko sartu loturan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide