Arkume jana eta erromeria, Floreagako tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 29a, 07:55

Datorren zapatuan, otsailak 2, arkume jana eta erromeria izango dira, Floreaga auzoko tabernan.

«Euskal giroa eta ohiturak aurrera bultzatu asmoz», arkume jana egingo dute, 21:00etan. Tripotx tortilla, arkumea entsaladarekin, mamia eta pantxineta eta kafea eskaniko dituzte. Afaltzeko interesa dutenek, 943 08 38 54 telefono zenbakira deitu beharko dute eta bertatik eman izena, 25 euroren truke. Ondoren, erromeria egingo dute Olarte eta Larrañaga trikitilariek girotuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide