Intsausti kalea itxita, bolumen handiko kamioi bategatik

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 25a, 10:56

Garabiak lanean hasi aurretik. (Argazkiak: Maxixatzen)

Atzotik dago itxita Intsausti kalea, zama eta bolumen handiko kamioi bat Soraluce enpresara iristekoa zelako. 

Atzo, osteguna, zen iristekoa kamioia, baina eguraldi arrazoiak tarteko, kamioia geldituta egon da. Gaur, ostirala, goizean goiz iritsi da Intsausti kalera kamioia, eta bi garabik lagunduta ari dira deskargatzen 86 tonako edukiontzia kamioi gainetik. Maniobra egin bitartean, gainera, Julio Urkixo Etorbideko errepidea moztuta izan da bi norabidetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide