Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 24a, 11:00

Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 24:

Atraskua: urdaiazpiko iberikoa eta gilda. 

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta solomoa tomatearekin.

Etxe-Aitz: txanpinoiak eta oilaskoaren hegoak.

Latz: ajoarriero, txorizo tortilla eta arrain pastela.

Tta-kun: butifarra eta urdaiazpikoaren, piperren eta antxoilaren pintxoa.

Zurt: txorizo egosia eta urdaiazpikoaren kroketa.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide