Caravanna Noise Attack gaua Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 24a, 11:35

Joseba Agirrezabalagak egindako kartela. (Irudia: Matadero Ekintzak)

Ostiralean, urtarrilak 25, Caravanna Noise Attack gaua izango da, Matadeixen. 22:30etik aurrera, hiru talde igoko dira agertokira.

Matadero Ekintzak taldeak antolatuta, Caravanna Noise Attack gaua izango da bihar, ostirala, Matadeixen. Irma Nex, Noish eta Jana Jan taldeek zuzeneko emanaldiak egingo dituzte. Matadeixen «zarata eta esperimentazioa» izango direla adierazi dute kontzertuen antolatzaileek.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide