Gure Esku Dagok batzar orokorra egingo du zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 24a, 11:03

Azkoitiko Gure Esku Dagok bere 2019ko egitasmoen berri emango du etzi, zapatua, Elkargunean egingo duen Batzar Orokorrean.

Aurreko urteetako ibilbidea ekitaldi handietara bideratuta egon da, bereziki herri galdeketetara. Bide horri amaiera eman ondoren, 2019an «ekintza xumeagoei» helduko dietela azaldu dute taldekideek. Horren guztiaren beri emateko Batzar Orokorrerako deialdia egin dute. Zapatuan, urtarrilak 26, 11:00etatik 12:00etara bilduko dira Elkarguneko aretoan. Bertaratzeko asmoa dutenek aurrez jakinaraztea eskertuko da azkoitikogureeskudago@gmail.com helbidera mezua idatzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide