100 urte bete ditu Montserrat Melerrek

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 23a, 16:08

Montserrat Meler Cagigosek 100 urte bete ditu gaur, bere bi familiak ondoan dituela: berea, propioa, eta San Jose egoitzakoa, bertan bizi baita gaur egun.

Maite dutenez inguratuta, Javier Zubizarreta alkatearen bisita izan du, Azkoitiko herriaren izenean zoriontzeko. Meler Huescako Altorricón herrian jaioa da, Lleida probintziarekin muga egiten du udalerriak, eta horixe da alabarekin katalanez hitz egiteko arrazoia. Duela 43 urte etorri zen Azkoitira. Alkateak “Felicitats” esanaz agurtu du eta lore sorta eta oroigarria oparitu dizkio. Melerrek zenbait gomendio eman dizkie ingurukoei: “Bizitzen jakitea da zoriontasuna. Fedea behar da; zerbaitetan sinetsi egin behar da”, gaineratu du emakumeak.  

Egun zoriontsua da gaurkoa Montserrat Melerrentzat, bere alaba Isabel eta bilobentzat, eta egoitzan zaintzen duten pertsona guztientzat.

Zorionak!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide