2019/02/02 19:30

Antzerkia

'Rita' antzezlana

'Rita' antzezlana
Baztartxo, Azkoitia

Begoña Bilbao da Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza protagonista dituen komedia honen zuzendaria. Txalo Produkzioak egindako antzerkia da 'Rita'. Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide