2019ko egutegia

Apirileko egutegia

Maxixatzen.eus

San Martin ermita. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

Apirileko orrian Ainhoa Beristainek San Martingo ermitari ateratako argazkia jarri dugu. Urteko laugarren hilabeteak 30 egun izango ditu.

'Amamaren Kutxa'-ko esaldi honek laguntzen dio Beristainen argazkiari:

 

Badira heriotza batzuk, hiltzekoak izan ez, eta beti jaiotzen ari direnak, zerurako bisarik edo historiarako abalik ezean, beti gurekin izango direnak, memoria arnastu, ogi partekatu, bizi zoriontsu.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

 

  • Apirilak 5, 10:50ean, izango da ilberri.
  • Apirilak 12, 21:06ean, izango da ilgora.
  • Apirilak 19, 13:12ean izango da ilbete.
  • Apirilak 27, 00:18an, izango da ilbehera.

 

Apirileko jai egunak izango dira apirilak 18, apirilak 19 eta apirilak 22.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide