Azkoitiko udaletxeen historia ezagutzeko parada izan dute goizean 50 azkoitiar inguruk. Historian zehar Azkoitiak izan dituen udaletxeen inguruan hitz egin du Juan Bautista Mendizabalek lehen minutuetan, eta ondoren, gaur egungo udaletxea barrutik erakutsiz hainbat azalpen eman ditu. Besteak beste, udalbatza-aretoa, alkatetza eta eta udal artxibategia erakutsi ditu, hainbat dokumentu esanguratsu jendeari erakutsiz. Eraikin publiko eta administrazio gisa urteen poderioz izan den bilakaera jakinarazi du historialari azkoitiarrak.
Udaletxeko kartzela, kapera, zezendegia, alondegia eta korrejidorearen bizitokia ere hizpide izan ditu. Azkoitiko gaur egungo udaletxea 1730ean eraiki zen, Jose de Lizardi arkitektoaren eskutik. Herriko hirugarren udaletxea da, aurrez beste bi udaletxe izan baitziren Plaza Berrin. Bisitariek egiten duten ibilbidean, besteak beste, udal artxiboan gordetzen den 1324ko Azkoitiko herriaren sorrerako Hiri Gutuna eta Parrokiaren lehen planoa ere ikusgai izan dira.