Altzibar eta Jausoro auzoak lotuko dituen pasabide berria apirilerako prest izango da. Bi hilabete eta erdiko lanak aurreikusi dituzte, eta Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Aste Santuetarako zubia irekita izango da. Altzibar auzoan Elosukorta parean jarriko dute, eta Jausoro auzoan Txuri Urdin elkartearen parean.
Egurrezko aurrefabrikatutako zubia izango da bi auzoak elkartuko dituena. 28 metro luze izango ditu eta lau metro zabal. Oinezkoentzako zein txirrindularientzako errail bana izango du pasabide berriak, eta gorrela Altzibarko eta Jausoroko bidegorriak lotuko ditu. Lanen aurrekontua 174.608 eurokoa izango da, eta Urbycolan enpresak eramango ditu aurrea lanak